XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bero-unitateak lan-unitateen berdinak dira eta normalenak kaloriak eta Joule-ak dira, bien arteko erlazioa hauxe izanik:


4.2.- Bero-ahalmena

Sistema batek beroa absorbatzen duenean, edo tenperatura igotzeko erabil daiteke edo egoera-aldaketa sortzeko.

Sail honen barruan lehengoari lotuko gatzaizkio bakar-bakarrik.

Bero-ahalmenak, sistema batek bero-kantitate bat hartzen duenean, beroaren eta honek sortzen duen tenperatura-aldaketaren arteko erlazioa ematen du:


Beroa bidearen menpekoa bada beste horrenbeste esan daiteke bero-ahalmenaz eta, era berean, beroa bezala bero-ahalmena definitu ahal izango dugu, edo presio konstantean, edo bolumen konstantean edo, jeneralean, x magnitudea konstantea denean.

Honela:


Bero-ahalmenak -ampinf; delakotik +ampinf; delakorako edozein balio har dezake prozesua zein den.

Sistema baten bero-ahalmena sistemaren masaz zatikatzen badugu bero-ahalmen espezifikoa lortuko dugu: